Eduki publikatzailea
Atzealdea

Urtzen filmaren aurrestreinaldia

Twitter

MODELO ARETOAN EGINGO DA TELMO ESNALEN “URTZEN” FILMAREN AURRESTREINALDIA

2021/04/21

Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Telmo Esnalen Urtzen filmaren aurrestreinaldia egingo da Modelo Aretoan. Filma ostiralean, apirilaren 23an, estreinatuko da gainontzeko zinema aretoetan.

Filmak, 2020ko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen, Zinemira Sailean, eta Greenpeacen Lurra Saria irabazi zuen.

Ikuskaldiaren aurretik, Telmo Esnalek (zuzendaria), Pablo Azkuek (UR ipuinaren idazlea) eta Miren Aperribayk (Atera Films) filmaren aurkezpena egingo dute.

Biharko saioaz gain, dokumental hau Modelo Aretoan ikusgai egongo da astelehena bitartean eta sarrerak Kutxa Sarrerak plataformaren bitartez eskuratu ahal izango dira.

Urtzen (Telmo Esnal, 2020 – 94 minutu)

Konfinamendu-garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu du: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. Urtzen zinema-entsegu berezia bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxi bat.

Telmo Esnal zarauztarrak zuzendu ditu Txotx (1998) eta 40 Ezetz (1999) film laburrak eta Aupa Etxebeste! (2005) film luzea –zeina New Directors Sailean lehiatu zen eta Gazteriaren Saria lortu zuen Donostian–, baita haren jarraipena ere –Agur Etxebeste! (2019), iazko edizioan Euskal Zinemaren Galan estreinatua–. Bakarka, berriz, Urte berri on, amona! (2011) –New Directors Sailean parte hartu zuena– eta Dantza (2018) –2017ko Glocal in Progress Saria jaso eta hurrengo urtean Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zena–film luzeak zuzendu ditu. 2018an Gure Oroitzapenak film kolektiboari (Zinemiran emana) ekarpena egin zion segmentu batekin.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010