Eduki publikatzailea

10-2 Urbanizazio proiektua

10.2 –OR Salberdin- areako urbanizazio proiektua

Informazio orokorra

2021eko azaroaren 29an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea areako Hitzarmen Batzarrak sustatu duen 10.2 – OR Salberdin – areako urbanizazio-proiektuaren testu bategin integralari.

Corta estudioko arkitektoek sinatutako dokumentu bategina da onartutako proiektua (2018ko azaroko 12an ikus-onetsia); horri ondorengo separatak erantsi zaizkio:

  • 1 separata —Iparraldea— (2019ko ekaineko agiria)
  • 2 separata —Graficas Otzarreta— (2020ko ekaineko agiria)
  • 3 separata —Hegoaldea— (2021eko urtarrileko agiria)

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2021eko abenduaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (242 zenbakia) argitara eman ziren.

Dokumentazioa

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010