Eduki publikatzailea
Atzealdea Urban Klima 2050 Biarritz
ZARAUZKO UDALA BIARRITZEN IZAN DA BERTAN ITSASOAREN MAILAREN IGOERARI EGOKITZEKO HARTUTAKO NEURRIAK EZAGUTZEN


2023/06/30
Zarauzko Udala, Xabier Txurruka alkatearen eskutik, Biarritzen izan zen atzo, bertako tokiko administrazioak itsasertza itsasoaren batez besteko mailaren igoeraren arriskuetara egokitzeko hartutako neurriak bertatik bertara ezagutzen.
Urban Klima 2050 ekimenaren baitan antolaturiko bisita honetan izan dira Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaria, Adolfo Uriarte, eta IHOBE, AZTI, Tecnalia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Eskolako ordezkariak.
Bisitaldian, euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izan du, ekaitzek eragindako eta klima-aldaketari lotutako tokiko eraginak ebaluatzeko eta arintzeko, Rivages ProTech-Suez ikerketa-zentroak Biarritzeko hondartzan abian jarri duen ‘Wave Submersion’ zerbitzu operatiboa.
Bestalde, Ihobeko eta AZTIko ordezkariek Zarauzko itsas pasealekurako garatutako jarduketa-aukeren azterketa aurkeztu dute, Lan honetan hondartzaren erabilera bermatzeko eta klima-aldaketaren testuinguruan hondartzaren higadura eta uholde arriskua murrizteko neurri potentzialen katalogo bat bildu eta proposatu da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010