Eduki publikatzailea
Atzealdea

UNICEF dirulaguntza

Twitter

10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA BIDERATUKO DU ZARAUZKO UDALAK UNICEFEN BITARTEZ TXADEKO GOSETEA EKIDITEN LAGUNTZEKO

2023/01/24

Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratuko du Txadeko gosete egoera ekiditen laguntzeko. Dirulaguntza hau UNICEFen bitartez bideratuko da, GKE honek herrialde afrikarrean aurrera daramaten proiektu baten baitan.

“UNICEFen proiektuak umeen ongizatea dauka helburu, umeak izaten dira horrelako kasuetan egoera ahulenean egoten direnak”, azaldu du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziak. “Badugu lankidetzan eskarmentua UNICEFekin, azken urteotan beste hiru proiektutan lagundu diegu eta lan txukuna egiten dutela erakutsi digute”.

Txad, Giza Garapenaren Indizeen zerrendako azken postuetan dago eta hainbat krisi jasan ditu azken urteetan. Egoera gau COVID 19ak ekarritako pandemiarekin eta Ukrainiako gerrarekin areagotu egin dira, herrialdea oso egoera txarrean utziz. Azken kalkuluen arabera 6 miliotik gora pertsonak elikagaien segurtasun eza jasaten du eta bost urtetik beherako 1,8 milioi haur desnutrizio egoeran daude. Hori dela eta Txadek elikagaien emergentzia egoera deklaratu zuen pasa den ekainean.

Egoera honi aurre egiten laguntzeko, UNICEFek, 6-23 hilabete bitarteko haurrak elikatzeko Txaden bertan lantzen den Manisa izeneko elikagaia eskuratu eta haurrak elikatzeko erabiliko du.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010