Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udazkenak ere gazte! sarrerak

Twitter

BIHAR ESKURATU AHAL IZANGO DIRA ‘UDAZKENAK ERE GAZTE!’ EKIMENAREN BAITAN ANTOLATUTAKO BI EKITALDIETARAKO SARRERAK

2021/10/08

Urrian sartu eta udazkenaren etorrerarekin Zarauzko Gazteria departamentuak hainbat egitasmo jarri ditu martxan datozen aste eta hilabeteetarako.  ‘Udazkenak ere gazte!’ izena du ekimenak eta programa honen baitan urriaren 15erako bi ekitaldi antolatu dira. Lehena, 18:00etan, haur eta nerabeentzako Free Style Bike Show ikuskizuna izango da Aritzbataldeko frontoian, non bertara gerturatzen direnek bizikletan egindako salto eta akrobaziak ikusteko aukera paregabea izango duten. Jarraian, gaueko 22:00etan, Nøgen musika taldeak kontzertua eskainiko du Lizardi Aretoan. 

Bi ekitaldi hauetarako gonbidapenak Modelo Aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira bihartik aurrera, urriaren 9a, larunbata. Modeloko leihatilaren ordutegia larunbatean 9:00etatik 12:00etara izango da eta gainontzeko egunetan, txarteldegiaren ohiko ordutegia izango du. Free Style Bike Show-rako lau gonbidapen jaso ahal izango dira pertsonako eta Nøgen-en kontzerturako, aldiz, bi.

Aforoei dagokionez, aste honetan bertan behera gelditu diren COVID19 neurriak direla eta, bi espazioetarako aforoa osorik erabili ahal izango da. Aritzbatalde frontoian ospatuko den Free Style Bike Show-a harmailetan eta eserita ikusteko aukera izango dute haur, nerabe eta senitartekoek. Nøgen taldearen kontzertuaz zutik gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Bi ekitaldiak instalazio itxian direla eta, musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da uneoro, eta debekatuta egongo da jan eta edatea.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010