Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udazkena kultur eskaintza

Twitter

KULTUR ESKAINTZA ZABALA AURKEZTU DU UDAZKENERAKO ZARAUZKO UDALAK

2023/09/19

Kultura departamentuak udazkeneko kultur eskaintzaren berri eman du. Eskaintzaren honen baitan iraila eta abendua bitartean 39 ekitaldi antolatu dira: arte plastikoak, literatura, arte eszenikoak, musika, bertsolaritza...

Ekitaldi hauen sarrerak irailaren 22an, 19:00etan, jarriko dira salgai Modeloko leihatilan eta Kutxabanken online plataforman.

Beti bezala, Kultur eskaintzaren eskuorriak eskuragarri egongo dira udal eraikinetan.

EGITARAUA

Bertsolaritza eta dantza uztartzen dituen ikuskizun batekin hasiko da programazioa irailaren 22an bertan, sarrerak salgai daude dagoeneko. Amaraun. Iraunez Iraun, Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak elkarrekin ondu duten proposamena da.

Proposamen artistiko berritzailea da bertsoa eta dantza kontakizun baten elementu banaezin moduan agertzen direlako.

•    Irailak 22 – Amaraun. Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga

Helduen antzerkiari dagokionez, 4 emanaldi antolatu dira:

•    Urriak 5 – Tu-Tum, Platz. Txalo Produkzioak. +60 Adinekoen astearen barruan
•    Urriak 20 – Greenpiss. Un desastre eco-ilógico. Yllana
•    Azaroak 3 – Bost minutun. Txalo Produkzioak. Parekidetasun Departamenduak
•    Abenduak 8 – Ez naiz inoiz Dublinen egon. Tanttaka Teatroa

Familientzako eskaintza 4 ikuskizunekin osatu da. Abenduan lau magorekin gala bat egingo da, lehen aldiz Modelon.

•    Urriak 8 – Crisálida. Caramuxo Teatro
•    Urriak 29 – Bazen behin. Tiritirantes Circo Teatro
•    Azaroak 26 – Andereño. Anita Maravillas
•    Abenduak 17 – Gabon Magikoak. 4 magorekin gala 

Musika emanaldiak 4 izango dira. Estilo eta izaera ezberdineko proposamenak dira, Kubako kantautore bat izango dugu, eta Olatz Zugasti edo Olatz eta Iñaki Salvador bezalako izen handiak, eta baita, Arima Soul talde zarauztarra.

•    Urriak 27 - Frank Delgado Kubako kantautorea
•    Azaroak 10 – Olatz Zugasti. Hitzño bat erran eta, banua berhala
•    Abenduak 15 – Arima Soul
•    Abenduak 22 – Olatz Salvador & Iñaki Salvador

Ekitaldi bereziak:

•    Urriak 6 – Francisco Escudero Akordeoi konposizio lehiaketaren sari emate ekitaldia. Hauspos elkarteak antolatuta
•    Urriak 31 -  Gau Beltza Jaldi Dantza taldeak antolatuta
•    Azaroak 18 - 40. Urteurren kontzertua: Zarauzko Musika Banda eta Zarautz abesbatza
•    Azaroak 24 -  Indarkeria matxistaren kontrako bertsoak Parekidetasun Departamenduak antolatuta
•    Abenduak 1 - Literatura emanaldi musikatua, Euskararen egunaren harira
Arte plastikoak, sei erakusketa egongo dira.

•    SANZ ENEA

o    Irailak 24 arte Iñigo Ormazabal
o    Urriak 5 - Azaroak 19 -> María Jesús Cueto
o    Azaroak 24 - Urtarrilak 21 -> Nazioarteko Argazki Mostra

•    TORRE LUZEA

o    Irailak 17 arte Iñigo Ormazabal Marinak
o    Irailak 28 – Azaroak 12 ->  Ricar Iriarte
o    Azaroak 17 - Urtarrilak 14 -> Jon Atxutegi. Zarauzko argazkizale elkartea

Literaturan Tximili Kuarteka haur irakurle taldea sortu da. Hilean behi 10-12 urte bitartekoentzat. Miriam Mendozarekin irakurketa txokoak jarraituko du.

•    SOLASALDIA EUSKARAZ, Nerea Loiolaren gidaritzapean, guztiak arratsaldeko 18:30etan:

o    Irailak 28 Ibaiertzeko ipuina / Oihana Amantegi
o    Urriak 26 Bihurguneko nasa / Uxue Apaolaza
o    Azaroak 30 Dendaostekoak / Uxue Alberdi (idazlea etorriko da)
o    Abenduak 14 Kafe tristearen balada / Carson McCullers

•    SOLASALDIA GAZTELANIAZ, Slawka Grabowskaren gidaritzapean, guztiak arratsaldeko  18:30etan.   

o    Irailak 14/21. La república era esto / Alaa al Aswani
o    Urriak 5/19.  La hija única / Guadalupe Nettel
o    Azaroak 9/16. La fórmula preferida del profesor / Yoko Ogawa

•    IRAKURKETA TXOKOA: Gurasoak ere ipuin kontalari. 3-6 urteko haurrentzat. Miriam Mendozaren eskutik, arratsaldeko 17:30ean

o    Urriak 18
o    Azaroak 15
o    Abenduak 13


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010