Eduki publikatzailea

Atzealdea Udazken Koloreak garaileak

Twitter

‘UDAZKEN KOLOREAK ZARAUTZEN’ INSTAGRAM ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEEK EUREN SARIAK JASO DITUZTE

2021/11/25

Urria hasieran martxan jarri zenetik, 56 argazkik parte hartu dute ‘Udazken Koloreak Zarautzen’ argazki lehiaketan. Horietatik bi izan dira Zarauzko Turismo Bulegoak eta Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak ematen dituzten sarien irabazleak.

Lehiaketa honen gaia Zarautz eta udazkena ziren eta, horretarako, parte hartu nahi zuten erabiltzaileek euren Zarauzko kale, plaza eta txoko gustukoenen argazkiak partekatu behar zituzten.

Irabazleak hautatzerako garaian, besteak beste, kalitatea, sormena, originaltasuna eta proposatutako gaiarekin duen lotura maila baloratu dira.

Hauek dira ‘Udazken Koloreak Zarautzen’ aurtengo edizioko irabazleak:

•    1º Saria: Natalia Guillenea Gutierrez (@escapadas_con_encanto) -> 150€tako saria Zarauzko Turismo Bulegoaren eskutik.

 

 

•    "Zurekin" Sari berezia: Oroitz Unzueta Arriola (@oroitzunzu) -> Zurekin elkarteko ostatuetako batean gau bat bi pertsonentzat.

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010