Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaz Blai 2022

Twitter

ARITZBATALDE KIROLDEGIAN 2022 UDAZ BLAI

2022/05/13

Aurten ere, haur eta gazteek udan kirola eginez gozatzeko aukera izango dute Aritzbatalde kiroldegian. Hemen da Aritzbataldeko haur eta gazteen udako eskaintza!

Eskaintza intentsiboa

Igerian ikasteko zein kirolean aritzeko ikastaro intentsiboak antolatu dira, uztailean zehar, bi txandetan: lehena uztailaren 1etik 14ra izango da, eta, bigarrena, uztailaren 15etik 30era, eguneroko saioetan.

Alde batetik, Kirol Txokoetan goizero lau orduz jarduera ugari probatzeko aukera izango dute L.H.1 – L.H. 3 eta L.H.4 - L.H.6 urte bitarteko haurrek, kirolaz gozatu eta ondo pasatzeko helburuz. Saio horiek aretoetan nahiz uretan egingo dira, baita kiroldegitik kanpo ere. 

Beste alde batetik, Igeriketa ikastaro intentsiboak eskainiko dira goizero; udaran igerian trebatu eta freskatu nahi dutenentzat.

Azkenik, DBH 1-4 bitarteko gazteek Gaztefit eskaintza izango dute. Bertan, goizero bi orduz igerilekuan, lehorrean, zein kalean egingo diren saioak egingo dituzte; kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera eskainiz.

Eskaintza arrunta

Aurten, berrikuntza gisa, igerilekuan haur jaioberrientzako ikastaroak ere eskainiko dira uztailean, kirol egokituko ikastaroekin batera. Horiek guztiak uztailean zehar izango dute ikastaroa, astean behineko formatuan.

Izena emateko sistema

Izena emateko Aritzbatalde Kiroldegiko harrerara gerturatu beharko da, maiatzaren 15etik aurrera. Izen-ematea momentuan gauzatuko da eta iriste ordenaren araberakoa izango da.

Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010