Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingoa VIlla Nuria eraikinera aldaketa

Twitter

ZARAUZKO UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIA, MARTXAN!

2025/04/01

Villa Nuria eraikinaren birgaitzea eta moldaketa amaitu ondoren, prest dago Zarauzko Udaltzaingoaren egoitza berria. Honela, Udaltzaingoak bere zerbitzua bertatik emango du bihartik, apirilaren 2tik aurrera.

Azken urteak Gipuzkoa kaleko dorrean eman ostean, Villa Nuria eraikinera lekualdatuko da zerbitzua, Nafarroa kaleko 23. Zenbakian. Egoitza berriak, 850 metro karratu inguru ditu eta, Udaltzaingoa osatzen duten kideekin elkarlanean, beharrezkoak diren espazio desberdinen antolakuntza eta beharrak landu dira proiektua garatzerakoan. Gainera, Udaltzaingoaren egoitzaren kokapen berriak ere zerbitzuak izango dituen ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzea ahalbidetzen du, Nafarroa kalea mugimendu asko duen etorbidea bat baita.

Honekin, Zarauzko Udaltzaingoak aurrera pausu bat emango du, azpiegitura eta baliabideak areagotuz eta, honekin batera, herritarrei eskaintzen zaien arreta eta zerbitzua hobetuz.

Aurrez aurreko arretaren egoitza aldatu arren, Zarauzko Udaltzaingoarekin egin beharreko gestioak orain artean bezala egiten jarraitu ahal izango dira, 943 00 5115 telefonoan eta udaltzaingoa@zarautz.eus helbide elektronikoan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010