Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingoa kontrolak baldintza teknikoak

Twitter

IBILGAILUEN ETA MOTORREN BALDINTZA TEKNIKOAK IKUSKATZEKO KONTROLAK GAUZATU DIRA EKAINEAN

2024/06/25

Zarauzko Udaltzaingoak 2024 honetan trafikoa zaindu eta kontrolatzeko martxan jarritako kanpainen plangintzaren baitan, ekainean hainbat kontrol gauzatu dira. Azkenak, ibilgailu eta motorren baldintza teknikoak ikuskatzeko egindako kontrolak izan dira, beharrezkoak diren dokumentuak (IAT-ITV, asegurua...) eguneratuta eta indarrean daudela ziurtatzeko.

Alde batetik, ekainaren 3tik 7ra ibilgailuetan ezarri zen fokua. Tarte horretan, 168 ibilgailu gelditu ziren guztira eta, kasu guztietan, dokumentazio guztia era egokian zegoen.

Bestetik, ekainaren 15ean motoen txanda izan zen eta, gelditu ziren 7 motorretatik, bi kasutan isunak jarri ziren, indarrean behar ziren dokumentuetan akatsak zirelako.

Datozen asteetan zehar, Udaltzaingoak trafikoa zaindu eta kontrolatzeko kanpainari jarraipena emango dio, herriko hainbat puntutan alkoholemia eta drogen  kontsumoa detektatzeko kontrolak ezarriz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010