Eduki publikatzailea
Atzealdea Udaltzaingoa errefortzua
ZARAUZKO UDALTZAINGOAK BERE PLANTILLA INDARTUKO DU UDA GARAIAN


2023/07/12
Uda garaian Zarauzko kaleetan zehar ibiltzen den jende kopuruak gora egiten du nabarmen. Hori dela eta urtean zehar martxan diren hainbat zerbitzuk errefortzua behar izaten dute hilabete hauetan eta horietako bat da herri segurtasunarena.
Urtero egiten den moduan, uda honetan ere, udaltzain berriak gehituko dira zerbitzura, garai honetan izaten den jende kopuruaren igoerara egokitzeko. Honela. ostiral honetan 4 agente berri gehituko dira Zarauzko Udaltzaingoaren plantillara. Errefortzu honek, gehien bat, hondartza eta Malekoiaren inguruan izango du eragina, gune hauek baitira bereziki urteko garai honetan jende gehien jasotzen dutenak.
“Uda garaian Zarautzen izaten den jende kopurua kontuan izanik, beharrezkotzat jotzen dugu Udaltzaingoaren plantilla indartzea, herrian elkarbizitza bermatzen jarraitzeko baliabide nahiko izan ditzagun”, adierazi du Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) Herri Segurtasun zinegotziak. “Mugimendu gehien izaten den gunea hondartza inguruko kale eta pasealekuak izaten dira eta, gehien bat, gune horietara bideratuko da errefortzua”.
Honekin batera, indarrean dauden hainbat neurri gogorarazi nahi dizkiete herritarrei Udaltzaingotik. Alde batetik, debekatuta dagoela Malekoitik motordun edota motorrik gabeko ibilgailuetan (bizikletak, patineteak, skate-ak...) ibiltzea eta, bestetik, Zarauzko hondartzako ordenantzan zehazten den moduan, uda garaian (urriaren 12a bitartean), ezingo dira hondarretan txakurrak ibili goizeko 6:00etatik 21:00etara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010