Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingoa argiak kanpaina bigarren fasea

Twitter

360 TXIRRINDULARITIK GORA GELDITU DITU UDALTZAINGOAK ARGIEN DERRIGORREZKO ERABILERAZ INFORMATZEKO

2025/11/26

Duela aste batzuk Zarauzko Udaltzaingoak bide-segurtasuneko kanpaina berri bat jarri zuen martxan, “Mugikortasuna, errespetua eta bizikidetza” proiektuaren baitan, herritarrak, bereziki gazteak, bizikletaz ibiltzean segurtasun-elementuak eramatearen garrantziaz kontzientziatzeko. Kanpaina honen baitan, bizikletan argien derrigorrezko erabileran oinarritzen da.

Urte guztian zehar da garrantzitsua bizikletan argiak eramatea bain, are gehiago hilabete hauetan, eguneko argi-orduak murrizten baitira.

Kanpaina honen lehen asteetan, Udaltzaingoa herriko puntu estrategikoetan jarri da, argirik gabe doazen txirrindulariei hauen derrigorrezko erabileraz informatzen. Epe honetan 360 txirrindulari inguru gelditu dituzte udaltzainek, argirik gabe zihoazelako.

Aste honetan, kanpaina bere bigarren fasera igaroko da eta, hemendik aurrera, argirik gabe doazen txirrindulariei isuna jartzen hasiko dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010