Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingoa argiak kanpaina

Twitter

BIZIKLETAN ARGIAK ERAMATEAREN GARRANTZIAZ KONTZIENTZIATZEKO KANPAINA ABIATU DU UDALTZAINGOAK

2025/11/04

Zarauzko Udaltzaingoak azken urteetan hainbat motatako ekintzak jarri ditu abian mugikortasun seguruago eta atseginago bat lortzeko helburuarekin, hala nola,  "Mugikortasuna, errespetua eta bizikidetza"  kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpaina edo bizikidetza guneen ezartzea.

Testuinguru horretan, bide-segurtasuneko kanpaina bat jarri da abian, herritarrak, bereziki gazteak, bizikletaz ibiltzean segurtasun-elementuak eramatearen garrantziaz kontzientziatzeko. Zehazki, kanpaina hau argien derrigorrezko erabileran oinarrituko da.

“Herritarrentzat segurtasunak duen garrantziaz eta Zarautzen dagoen bizikleta kopuruak suposatzen duen erronkaz jakitun gara, horregatik lanean jarraitzen dugu gure herriko mugikortasuna osatzen dugun oinezko, bizikleta eta ibilgailuen arteko bizikidetza eta errespetua sustatzeko”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Bere aldetik, Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) Herritarren Segurtasunerako zinegotziak azaldu du “bizikletan argiak erabiltzea derrigorrezkoa bada ere asko oraindik ez dira jabetzen segurtasun-elementu hauek eramatearen beharraz eta garrantziaz, eta, beraz, kanpaina hau abiarazteko beharra ikusten dugu”.

Urtero, sasoi honetan, egin ohi den bezala, aurten ere bizikletako argi eta kaskoaren  erabileraren inguruko kontrolak egiten hasiko da Udaltzaingoa. Izan ere, udazkenean eta neguan handitu egiten da argiztapen gutxirekin  mugitzen garen denbora eta premiazkoa da norbere segurtasunaren eta ikusgarritasunaren inguruan azpimarra jartzea.

Aste honetan bertan emango zaio hasiera kanpaina honi. Egun horietan, Udaltzaingoak bizikleta gehien egon ohi diren lekuak eta ordutegiak kontrolatuko ditu, eta uneoro beteko du egoera bakoitzean zaurgarriena den elementua babesteko irizpidea.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010