Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingo berria irekiera

Twitter

“EGOITZA BERRIAREN IREKIERAK ZARAUZKO UDALTZAINGOAREN ARO BERRI BAT ZABALTZEN DU”

2025/05/22

Gaur goizean ospatu da Zarauzko Udaltzaingoaren egoitza berriaren irekiera ekitaldia. Inaugurazioan izan dira instituzioetako zein segurtasun eta osasun zerbitzuetan lan egiten duten erakundeetako ordezkariak. Besteak beste, bertan izan dira Bingen Zupiria Segurtasun sailburua eta Noemi López Gobernuko Ordezkariordea Gipuzkoan eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea.

Nafarroa kaleko 23. zenbakian kokaturiko egoitza berri honek, gaur egun zein etorkizunean, Zarauzko Udaltzaingoak behar izango dituen azpiegiturak dauzka. Villa Nuria eraikineko egoitza berriak, 850 metro karratu inguru ditu eta, Udaltzaingoa osatzen duten kideekin elkarlanean, beharrezkoak diren espazio desberdinen antolakuntza eta beharrak aztertu dira proiektua lantzerakoan. Gainera, Udaltzaingoaren egoitzaren kokapen berriak ere zerbitzuak izango dituen ikusgarritasuna eta gertutasuna hobetzea ahalbidetuko du, Nafarroa kalea mugimendu asko duen etorbidea bat baita.

Proiektu hau gauzatzeko Next Generation europar funtsen bitartez jasotako 1.042.758,46 uroko laguntza erabili da.

Xabier Txurruka alkateak adierazi duen moduan, “Villa Nuriako egoitza berri honek Zarauzko Udaltzaingoari aurrera pausu garrantzitsu bat ematen lagunduko dio baliabide, espazio eta kokapenari dagokionez. Egoitza berriaren irekierak Zarauzko Udaltzaingoaren aro berri bat zabaltzen du eta zarauztarrak laguntzeko gertuko zerbitzu eraginkorra izatea erraztuko du”.

Bere aldetik, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak azaldu duenez, “indar biziz bultzatu nahi dugun helburua da euskal poliziaren proiektua. Proiektu honek oinarrian daukana da herritarren bizi kalitatea bultzatzea eta hobetzea. Horretarako nahitaezkoa da segurtasun talde bakoitzak bere lanak betetzea, baina hori bezain garrantzitsua da Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza eta koordinazioa”.

Noemí López Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordeak administrazioen arteko lankidetza eskertu du eta Espainiako Gobernuak Europako funtsen bidez egindako ekarpena nabarmendu du. "Komisaria honek argi erakusten du nola ari diren Europako funtsak gure lurraldea eraldatzen, herritarren bizitzan eragin zuzena duten proiektuak babesten".

Ildo horretan, ordezkariordeak azpimarratu du Espainiako Gobernuak bideratutako Europako funtsak ez direla "zerbait abstraktuan egindako inbertsioa", baizik eta "polizia-etxe hau bezalako eraikinak, herritarrei arreta arinagoa eta hurbilagoa ematea ahalbidetuko dutenak, edo zerbitzu publiko eraginkorragoak eta gizarte-kohesio handiagoa ahalbidetuko dutenak".

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010