Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalsarea 2030 akordioa

Twitter

ZARAUZKO UDALAK UDALERRI JASANGARRIEN EUSKAL SAREAREKIN DUEN KONPROMISOA BERRITU DU

2022/07/29

Zarauzko Udalak, uztailean ospaturiko ohiko Batzarrean, Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearekin daukan akordioa berritzeko erabakia hartu du aho batez. Akordio honen xedea tokiko jasangarritasuna Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen bidez Euskadin bultzatzera zuzendutako kooperazio- eta lankidetza-esparrua ezartzea da.

Zarauzko Udalak udalerri jasangarrien sare hau 2002an sortu zen unetik darama garapen jasangarria bultzatzen. Orain, 2030 Plan Estrategikoaren markoan, Udalak Udalsarea 2030ekin duen konpromisoa berresten du eta bat egiten du Euskadiko tokiko jasangarritasunaren aldeko esparru arautzaile berri honekin.

Herriko eragileekin elkarlanean

Bide honetan, Zarauzko Udalak herriko eragileekin elkarlanean jarraitzen du Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren baitan dauden helburuak betetzeko sinergiak bilatuz. Honela, ekainean, herriko sei ikastetxerekin aliantza hitzarmenak sinatu zituen Udalak, Plan Estrategikoak dituen erronkekin bat egiteko. Orain, Zarauzko Monte Albertia erdi eta goi mailako heziketa zentroak ere bat egin du konpromiso honekin, Udalarekin batera aliantza-hitzarmen hau sinatuz eta “bidelagun” bilakatuz.

“Laster Zarautz 2030 Plan Estrategikoari onespena emango zaio eta, honekin batera, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlan-hitzarmenak sinatzen jarraituko dugu, denok batera etorkizuneko Zarautz jasangarriago baten bila lanean jarrai dezagun”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Plan Estrategikoaren zinegotzi arduradunak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010