Eduki publikatzailea
Atzealdea

udaleku irekietako aurrematrikula zabalik

Twitter

UDALEKU IREKIETAKO AURREMATRIKULA, ZABALIK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/02

Zarauzko Udalak, urtero bezala, uztailean eta abuztuan Udaleku Irekiak antolatzeko asmoa du. Ekimen honen helburua, haurrek udan ere euskeraz bizi eta ondo pasatzeko aukera izatea da.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan: “Koronabirusa dela eta, aurtengo udaleku irekien kanpainaren antolaketa eta garapena Osasun arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute. Oraindik ezin da ziurtatu antolatuko direnik baina aurreikuspen bat egitea egokia iruditzen zaigunez, aurre-matrikula zabaltzea erabaki dugu”.

Udaleku Irekiak Lehen Hezkuntzako 1 eta 6 maila bitarteko haurrei zuzenduak daude. Zentzu honetan, COVID-19a dela eta, antolatuz gero, aforoa mugatua izango da. Datei dagokionez, uztailaren 1etik 30era eta abuztuaren 1etik 14ra izango lirateke, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

 

IZENA EMATEKO:

Epea: ekainaren 3tik 10era.

Ondorengo FORMULARIOA bete eta hezkuntza@zarautz.eus helbidera bidali behar da.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010