Eduki publikatzailea
Atzealdea Udaleku Irekiak 2025 izen ematea
MAIATZAREN 5EAN IREKIKO DA ZARAUZKO UDALEKU IREKIETAN IZENA EMATEKO EPEA


2025/05/02
Urtero bezala, Zarauzko Udalak bere Udaleku Irekiak antolatuko ditu udako hilabeteetan, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 9:30etik – 13:00etara, eta 2024/2025 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte har dezakete.
Honela, aurtengo Udaleko Irekietan izena emateko matrikulazio epea maiatzaren 5etik 13ra gauzatuko da. Matrikulazioa errazteko asmoarekin, aurten izen ematea aurrez aurre egiteko aukera izango da Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29), astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara. Honekin batera, matrikulazioa on line egiteko aukera ere izango da Zarauzko Udalaren egoitza elektronikoan (ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da).
Joan den urtean egindako aldaketei jarraipena emanez, uztailean gehienez 320 haurrentzako tokia izango da eta abuztuan, aldiz, 80 haurrentzako.
Zaurgarritasunean dauden haurrek, dibertsitate funtzionaleko umeek eta hizkuntza behar bereziak dituzten haurrek (ikasturtean zehar euskararen ezagutza edo erabilera sustatzeko programaren batean parte hartu badute) sarbide zuzena izango dute eta, honekin batera, Zarautzen erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.
Matrikulazioak gehiengo haur kopurua gaindituko balu, zozketa egingo litzake eta zozketa hau maiatzaren 16an, 09:00etan, gauzatuko litzake. Egunean bertan jakinaraziko da emaitza; baita ordainketaren itzulketaren nondik norakoak ere.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010