Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaleku Irekiak 2024 2

Twitter

ARRAKASTATSUA IZAN DA UDALEKU IREKIETAKO AURREMATRIKULAZIOA

2024/06/05

Zarauzko Udalak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Duela hiru aste inguru ireki zen aurrematrikulazioa eta, epe honetan, 230 haurrek uztailean eta 80 haurrek abuztuan eman dute izena.

“Aurreko urteetan izandako esleipena amaitu ondoren, aurten haur kopurua handitzeko aukera izan dugu eta, herritarren aldetik izandako erantzuna ikusita, erabakian asmatu dugula esan dezakegu”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak. “Gehienezko kopuruak igoz, aurreko urteetan ospatu beharreko zozketak eta haurrak Udalekuetan parte hartu ezinda uztea ekidin dugu”.

Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra izango dira Orokieta Herri eskolan, 9:30etik – 13:00etara, eta 2003.2024 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek (biak barne) parte hartuko dute.

Aurrematrikulan izena eman zuten gurasoek Udalekuen ordainketa gauzatzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa jasoko dute emailez datorren astetik aurrera, honela matrikulazioa formalizatzeko. Honekin batera, Tarifa Sozialaren inguruko informazioa helaraziko da, beharra duten familiek, eskaintzen den hobaria eskatu ahal izateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010