Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal egutegiaren aurkezpena 2026

Twitter

ASTELEHENETIK AURRERA BANATUKO DA 2026KO UDAL EGUTEGIA

2025/12/12

Zarauzko Udalak 2026ko Udal Egutegia aurkeztu du udaletxeko Pleno Aretoan egindako ekitaldian. Urtero bezala, Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideek aurkezturiko argazkiekin osatu da egutegia. 

Aurkezpenean izan dira egutegian parte hartu duten Argazkizale Elkarteko argazkilariak, Xabier Txurruka alkatea eta Irune Urbieta Kultura zinegotzia,. 

Egutegia astelehenean egongo da eskuragarri Zarauzko Turismo Bulegoan, goizeko 9:30etik aurrera, hauek agortu arte. Pertsona bakoitzak 3 egutegi eskuratu ahal izango ditu eta doakoak izango dira. Bi formatu izango dira, bata mahai gainekoa eta bestea, aldiz, paretakoa. Aurten, guztira, paretako 6.000 eta mahai gaineko 3.000 egutegi jarriko dira herritarren artean banatzeko. 

Ohikoa den moduan, Zarauzko Argazkilari Elkarteko 14 argazkilariren lanak aukeratu dira egutegian, azala, kontrazala eta 12 hilabeteak irudikatzeko.. 

Hona hemen aurtengo egutegirako aukeraturiko argazkien egileak:  

Azala -> Unai Alberdi. 

Urtarrila -> Iñigo Rico. 

Otsaila -> Isabel Agirretxe. 

Martxoa -> Jokin Izar. 

Apirila -> Rodolfo Glass. 

Maiatza -> Jon Atxutegi. 

Ekaina -> Lorentxo Portularrume. 

Uztaila -> Luis Epelde. 

Abuztua -> Marisa Di Santo. 

Iraila -> Patricia Schaan. 

Urria -> Edurne Kaperotxipi. 

Azaroa -> Arbil Iciar. 

Abendua -> Joxe Mari Azkargorta. 

Kontrazala -> Unai Aizpurua.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010