Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal egutegia 2024

Twitter

ASTELEHENEAN ESKURATU AHAL IZANGO DIRA 2024KO UDAL EGUTEGIAK

2023/12/05

Zarauzko Udalak bere 2024. urterako egutegia aurkeztu du gaur arratsaldean udaletxeko Pleno Aretoan egindako ekitaldian. Urtero bezala, Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideek aurkezturiko argazkiekin osatu da egutegia.

Aurkezpenean izan dira Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea, Irune Urbieta (EAJ-PNV) eta Gervasio Gabirondo (EAJ-PNV) zinegotziak eta Argazkizale Elkarteko kideak.

Hauek izan dira aurtengo egutegirako hautaturiko argazkien egileak:
 
•    Azala: Alberto Zarobe
•    Urtarrila: Joxemai Azkargorta
•    Otsaila: Unai Aizpurua
•    Martxoa: Unai Alberdi
•    Apirila: Luis Epelde
•    Maiatza: Jokin Izar
•    Ekaina: Jon Atxutegi
•    Uztaila: Marimar Castro
•    Abuztua: Iñigo Rico
•    Iraila: Patricia Schaan
•    Urria: Marisa di Santo
•    Azaroa: Arbil Iciar
•    Abendua: Cristina Pedrosa
•    Kontrazala: Isabel Agirretxe
 
Astelehenean eskuragarri

Egutegia astelehenean egongo da eskuragarri Zarauzko Turismo Bulegoan, goizeko 9:30etik aurrera, hauek agortu arte. Pertsona bakoitzak 3 egutegi eskuratu ahal izango ditu eta doakoak izango dira. Bi formatu izango dira, bata mahai gainekoa eta bestea, aldiz, paretakoa. Aurten, paretako formatutik 1.000 egutegi gehiago egitea erabaki da eta, guztira, paretako 6.000 eta mahai gaineko 2.000 egutegi izango dira herritarren artean banatzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010