Eduki publikatzailea

Atzealdea Udako zerbitzuak 2026

Twitter

ASTELEHENEAN HASIKO DA HONDARTZA DENBORALDIA ZARAUTZEN

2026/05/28

Astelehenean emango dio Zarauzko Udalak hasiera 2026ko hondartza denboraldiari. Honekin, martxan jarriko dira uda garaian eskaintzen diren zerbitzu desberdinei. 2023an hartutako erabakiari eutsiz, 15 egunez aurreratu du Zarauzko Udalak hondartza denboraldia, ekainaren 1ean hasiz eta irailaren 15ean amaituz.

Aurten, lehenengo aldiz, kostaldeko udalerriek Aldundiarekin adosturiko hitzarmenaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundia izan da uda denboraldiko sorospena koordinatu dituena, udalerri bakoitzerako zerbitzua esleituz. Honela, aurten, NEO INSTALACIONES DEPORTIVAS S.L izango da Zarauzko hondartzako sorospena kudeatuko duen enpresa.

Zerbitzuari dagokionez, aurreko urteko berbera izango da. 11:00etatik 20:00etara sorospen zerbitzuak 5 bainu gune finkatuko ditu eta, une oro, 23 sorosle, hondartzako buru bat, itsas motorretako bi patroi, anbulantzia gidari bat eta erizain bat egongo dira bainularien segurtasuna bermatzen. Uda honetan ere sorospen zerbitzuak lagundutako bainu-zerbitzua emango du mugikortasun arazoak dauzkaten pertsonentzat eta, horretarako, eskuragarri izango ditu aulki anfibio bat eta lur orotako bi aulki.

Gainontzeko zerbitzuak ere astelehen honetan jarriko dira martxan. Datorren hilabetean martxan jarriko diren LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuko obrak direla eta, aurten toldoak Duke Eneatik aurrera jarriko dira. Bestalde, hareatzako 2 gunetan dutxak ahalbidetuko dira: Madoz kalearen parean dauden lokaletan eta sorospen-zerbitzuaren zaintza-postuan. Honez gain, Borguettoko eremuko komunak eta Malekoian dauden bi komun autogarbigarri ere eskuragarri egongo dira.

Hondartzako zerbitzuekin batera, urtean zehar herrian ematen diren zerbitzu askok ere errefortzua izango dute udan zehar, esaterako, kale garbiketak. Era honetan, udako denboraldia hastearekin batera, Malekoiko eta inguruko kaleetako garbiketa indartuko da, hilabete hauetan izaten den jende mugimenduari erantzuna emateko.

Boluntarioei aitortza

Zarauzko Udalak eskerrak eman nahi dizkie azken egunotan, denboraldiaren hasiera aurreko azken egun hauetan, hondartzan laguntzen ibili diren herriko boluntario eta surflariei. “Eskertzekoa da herritar talde batek, bere iniziatibatik hasita eta Udalarekin koordinatuz, bainularien segurtasuna bermatzeko egiten duen lana”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010