Eduki publikatzailea

Atzealdea Udako zerbitzuak 2023

Twitter

ZARAUZKO HONDARTZAKO SOROSPEN ZERBITZUA EKAINAREN LEHEN HAMABOSTALDIRA ZABALDU DU UDALAK

2023/05/26

Ekainaren 1ean emango dio hasiera Zarauzko Udalak hondartzako denboraldiari. Berritasun moduan, aurten, datorren ostegunetik aurrera eskainiko da sorospen zerbitzua, aurreko denboraldietan baina 15 egun lehenago. Honela, ekaineko lehen hamabostaldian Zarauzko hareatzak sorosle taldearen presentzia izango du bainularien segurtasuna bermatzeko.

Beraz, ekainaren 1etik aurrera martxan izango dira hondartzako zerbitzu guztiak: sorospena, toldoak, komun eta dutxak eta Zarauzko hondartzaren inguruko guneen garbiketarako errefortzua.

BPXport XXI arduratuko da Zarauzko hondartzako sorospen zerbitzuaz. 11:00etatik 20:00etara, sei bainu-gune mugatuko dira eta, une oro, 24 sorosle, hondartzako buru bat, itsas motorretako bi patroi, anbulantzia gidari bat eta erizain bat egongo dira bainularien segurtasuna bermatzen. Aurreko urteetan bezala, moilako bainu-guneak ere soroslea izango du.

Denboraldiaren hasiera aurreratzeaz gain, Udalak, eskainitako zerbitzuak hobetu ditu urtez urte, sorospenari eskainitako aurrekontua 535.834 eurotik 839.970,80 eurora (+% 57) igoz azken bost urteetan. Honi esker, alde batetik, hondartza zaintzen duten sorosle kopurua eta bainu-guneak gehitu dira eta, bestetik, Zarauzko hondartzan dagoen zaintzapeko bainuaren ordutegia ere zabaldu da.

Zerbitzu aukera zabala

Sorospen zerbitzuaz gain, ekainaren 1etik aurrera eskuragarri izango dira beste hainbat zerbitzu ere. Zarautzen ain bereizgarriak diren toldoek hondartza koloreztatuko dute. Doako komun eta dutxa publikoak ere zabalik egongo dira ostegunetik aurrera eta hondartza inguruko guneen garbiketa zerbitzua indartuko da denboraldiaren irekierarekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010