Eduki publikatzailea

Atzealdea Udako programa 2024

Twitter

EKITALDIZ BETERIKO UDA ZARAUTZEN

2024/06/28

Sanpelaioak amaitzear dauden honetan, Zarauzko Udalak bere udako programazioa aurkeztu du gaur goizean Turismo Bulegoan.

“Udaldia, beste behin, ekitaldiz betea datorkigu eta Zarauzko edozein une eta txokotan aurki dezakegu esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Gure kale eta plazak giro onez beteko dira, beste behin ere, haur, nerabe, gazte zein helduentzako prestaturiko egitarau oparo eta zabalarekin”.

Egitarauari dagokionez, beti bezala, denetarik eta denontzat dakarren egitaraua aurkeztu du Udalak. Egitarau hau, nola ez, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatu da eta ez dira faltako festa giroan murgiltzeko ekitaldi eta emanaldiak.

Aurkezturiko programaren baitan, banakako ekitaldiez gain, hainbat jaialdi eta programazio desberdin uztartzen ditu egitarau honek, hala nola, Kalerki, Udako erromeriak, Antzerkia Familian, auzoetako jaiak, Zarauzko Aste Nagusia...

Nabarmentzekoa da, abuztuko Aste Nagusiaren baitan Malekoian izango diren kontzertuak ere aurkeztu direla:

Abuztuak 14, asteazkena – La Pegatina
Abuztuak 15, osteguna – ETS
Abuztuak 16, ostirala - Mikel Erentxun
Abuztuak 17, larunbata – Izaro
Abuztuak 18, igandea - Puro Relajo

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010