Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaberria Dantzan

Twitter

“UDABERRIA DANTZAN” EKIMENA PRESTATU DU UDALAK ADINEKO HERRITARRENTZAT DANTZALDIAK ANTOLATUZ

2024/05/23

Datozen maiatzaren 26an eta ekainaren 16an adineko pertsonei zuzendutako dantzaldiak antolatu ditu Zarauzko Udalak, Udaberri Jubilatu Elkartearekin elkarlanean. Dantzaldi hauek udaberri garaian adineko jendeak musika eta dantzaren bitartez aktibo mantentzeko helburua daukate.

“Hainbat herritar gerturatu zaizkigu honelako ekimenak martxan jartzeko eskatuz”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Datozen asteetarako bi dantzaldi hauek antolatu ditugu, proba pilotu moduan, eta, harrera ona izaten badute, mota honetako ekitaldiei jarraipena emateko aukera aztertuko dugu”.

Bi dantzaldi hauek Udaberri Jubilatu Elkartearen pareko plazatxoan gauzatuko dira, 18:00etatik 20:00etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010