Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaberri taberna

Twitter

ZARAUZKO UDALAK UDABERRI JUBILATU ETXEKO TABERNA/JANGELAREN KUDEAKETA UTZIKO DIO ALDI BATERAKO ZARAUTZ KIROL ELKARTEARI

2022/05/23

Zarauzko Udalak, aldi baterako eta esleipen berria gauzatzen den bitartean, Udaberri Jubilatuen Etxeko taberna/jangelaren kudeaketa eta ustiapena utziko dizkio Zarautz Kirol Elkarteari. Horren truke, kirol elkarteak, espazioa astelehenetik igandera zabalik mantenduko du eta Udaberri Egoitzako erabiltzaileei zerbitzua eskainiko die.

“Udalak, azken asteetan, Udaberri Jubilatu Elkartearekin eta Zarautz Kirol Elkarteko Eskubaloi sekzioarekin bilerak egin ditu zerbitzu honen inguruan”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Ikuspuntu soziala duen akordio honek, belaunaldien arteko harremanak sustatuko dituen esperientzia eta herriko onura publiko eta sozial nabarmena duten bi elkartek dituzten interesak uztartzeko abagunea suposatzen du”.

“Alde batetik, Zarautz Kirol Elkarteak, lokalaren ustiapenaren bitartez, klubarentzat lagungarria izango den diru-sarrerak lortzeko modu alternatibo bat baliatuko du eta, bestetik, zarauzko jubilatuek lokalaren erabilpena eta taberna/jangela zerbitzua jasotzen jarraituko dute”.

Udaberri Jubilatuen Etxeko taberna/jangelaren aurreko kontratua maiatzaren 19an amaitu berri da eta, ordutik, Udala, lokalaren hainbat urteko esleipenaren ostean bertan egin beharreko garbiketa eta mantenu lanak gauzatzen ari da, hurrengo esleipendunari instalazioak baldintza egokitan uzteko.

Behin hiru aldeen arteko adostasuna lortuta, beharrezkoak diren tramitazioak eta mantenu lanak amaitu bezain laster, akordio hau indarrean izango da.

Lizitazioa prozesua martxan, ekainaren 1a bitartean

Era berean, martxan da aurrerantzean Udaberri Jubilatuen Etxeko taberna/jangela ustiatzeko lizitazio prozesua. Esleipenak bi urteko epea izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, baina guztira ezin izango da lau urtetik gorakoa izan, luzapenak barne.

Eskaintzak elektronikoki erregistratu beharko dira Zarauzko Udalaren web orrialdeko Kontratatzailearen Profilean eta esleipenera aurkezteko epea ekainaren 1ean amaituko da, 18:00etan.

Lizitazio prozesuaren inguruko informazio gehiago hemen:

•    Herritarren Arreta Zerbitzua (Kale Nagusia, 29 behea) – 943 00 5100 (010 Zarauztik) - haz@zarautz.eus.
•    Udal web guneko Kontratatzailearen Profila.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010