Zarauzko Udalak memoria ekitaldia egingo dio Juan Paredes Manot “Txiki”-ri, irailaren 26an, arratsaldeko 19:00etan.
Ekitaldia udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da, eta bertan irakurriko da Adierazpen Instituzional bat, udal ordezkaritza duten talde politiko guztien arteko lankidetza eta adostasunaren emaitza dena.