Eduki publikatzailea
Atzealdea Txakolin Eguna 2025
TXAKOLINA ETA TXERMENDUA PROTAGONISTAK IGANDE HONETAN ZARAUTZEN


2025/10/30
Zarauzko Turismo departamentuak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura bulegoak antolatuta, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkartearen laguntzarekin, datorren azaroaren 2an, igandean, Txakolin Eguna ospatuko da Zarautzen. Aurten ere txermendua izango da egun honetako protagonista
“Txakolin Egunean, gure inguruko txakolingileek urte osoan zehar egindako lanaren fruituaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu”, adierazi du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak. “Igande honetan, Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura duten upategietako txakolina dastatzera gonbidatu nahi ditut zarauztarrak, giro onean, musikaz eta bertsoz lagunduta”.
Egitarau borobila antolatu da, denen gozagarri, txakolinaren bueltan. 11:30ean emango zaio hasiera jardunaldiari. Lege Zaharren enparantzan ‘Txermenduaren eXperientzia’ izeneko tailerra izango da familientzat, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkartearen eskutik.
12:00etan Txakolin Dantza izango da, Jalgi dantza taldearen eta Arrain Zopa kantu taldearen eskutik, eta bertso saioa ere izango da, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasorekin.
Eguneko ekitaldi nagusia iritsiko da, Lege Zaharren enparantzan egingo den txakolin dastaketarekin. Bertan izango dira Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura osatzen duten txakolinak eta, hauekin batera, Eusko Labeldun xolomo pintxoak ere jateko aukera izango da.
Hauek dira Txakolin Egunean parte hartuko duten 10 upategiak: Mokoroa, Akarregi Txiki, Katxiña, Basa Lore, Ameztoi, Talai Berri, Rezabal, Blai, Txomin Etxaniz eta Gaintza.
Txakolin Egunaren baitan, Zurekin elkarteko tabernen eskutik, hainbat establezimenduk txakolina eta pintxoa prezio berezian eskainiko dituzte urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
