Eduki publikatzailea
Atzealdea

Turismoaren Kode Etikoaren zigilua

Twitter

ZARAUZKO TURISMO BULEGOAK EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOAREN ZIGILUA JASO DU

2021/04/14

Euskadiko Etika Batzordeak ematen duen Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren zigilua jaso du Zarauzko Turismo Bulegoak.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Kode hau prestatzean kontuan hartu dira arlo horretako nazioarteko estandarrak, besteak beste, Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoa, eta baita ere eragile turistiko desberdinen bidez bildutako informazioa.

Kode Etiko honetan barneratzen diren aspektu nagusien artean berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena eta pertsonen eskubideak daude, besteak beste.

Turismo Bulegoarekin batera, Zarauzko beste zazpi entitatek lortu dute Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren zigilu hau: Arazi, ATeRIAN, Egona, eXperientziak, Zerupe Hotela, Shelter Surf School by Haritz Aramburu eta Talaiberri txakolindegia.

“Turismo Departamentutik entitate hauen esfortzua eta iniziatiba eskertu nahi ditugu, zigilu honek indarrean jartzen dituen balio guztiak biltzen baitituzte eurengan” adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza zinegotziak.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010