Eduki publikatzailea

Atzealdea turismo bulegoa irekita

Twitter

ZARAUZKO TURISMO BULEGOA, ZABALIK

2020/06/01

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Zarauzko Turismo Bulegoa bi hilabete eta erdiz itxita egon da.

Zarauzko Udalak, zerbitzuaren segurtasun eta higiene neurriak adostu eta martxan jarri ondoren, Turismo Bulegoa ireki zuen larunbatean, maiatzak 30. Ordutegia ondorengoa izango da, momentuz: astelehenetik ostiralera 10:00 – 14:00 eta 16:00 - 20:00 eta asteburuetan 10:00 – 14:00.

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren iritziz: “Normaltasunera itzultzeko bide honetan, bulegoa irekitzeko aukera izan dugu. Momentuz, zarauztarrentzat edota Gipuzkoatik datozen bisitarientzat aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen ari gara. Horrez gain, beste herrialde batzuetako bidaiariei ere laguntza ematen ari gara, kasu honetan, telefonoz edota email bidez. Egoera berriari eta neurri zehatzei egokitzen ari gara, beti bezala ahalik eta zerbitzu onena ematen jarraitzeko”.

Turismo Bulegoan hartu diren segurtasun neurriei dagokionez, aforoa kontrolatuko da, manparak ezarri dira eta sarreran gel hidroalkolikoa egongo da eskuragarri. Bulegora sartzen den pertsona orok eskuak garbitu beharko ditu bulegora sartu aurretik eta maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010