Eduki publikatzailea

Trikitilari gazteen txapelketako oinarriak

Twitter

TRIKITILARI GAZTEEN XLIV. TXAPELKETA OINARRIAK

2024/08/05

TRIKITILARI GAZTEEN XLIV. TXAPELKETA
Eguna: Irailak 4, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Lekua: Lege Zaharren Enparantza (Modelo aretoa euria egingo balu).

OINARRIAK
1. Maila bakarra izango da:
Soinujoleak eta pandero jotzaileak 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Famili Liburuaren kopia edo NAN aurkeztu behar da.
2. Talde bakoitzak bikote bat osatuko du: bi ilarazko soinu diatonikoa eta panderoa.
3. Parte hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa bada, epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du. Izen ematea egiteko garaian norberak sortutako pieza zein den adierazi beharko da.
4. Trikitilariek, trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu beharko dute, baldintza hau derrigorrezkoa da.
5. Jotzen diren piezen originaltasuna mantenduko da, gehien bat fandango eta arin arinetan.
6. Janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dira (tiranterik ez eta abar).
7. Epaimahaiaren osaketa txapelketaren egun berean jakinaraziko da, eta behin betikoa izango da honen erabakia.
8. Gehienez zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute txapelketan.
9. Parte hartzaileek, kanporaketan pieza bat jo beharko dute eta ezingo da finalean errepikatu.
10. Sariak:
- 400 euro, txapela eta trofeoa.
- 300 euro
Herriko lehenengo bikotearentzat sari berezia.
Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 100 eurotako dieta bat izango dute.
11. Izenak Zarauzko Udaleko Jai eta Ekitaldietako departamentuan emango dira (Kale Nagusia 30), 943 00 5119 telefonora deituta, abuztuaren 26a baino lehen.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010