Eduki publikatzailea

Atzealdea Triatloia trafiko abisuak 2024

Twitter

ZARAUZKO TRIATLOIAREN INGURUKO TRAFIKO ABISUAK

2024/06/06

Larunbat honetan Zarauzko Triatloiaren XXXVII. edizioa lehiatuko da eta egunean zehar, hainbat errepide itxita egongo dira proba hau era egokian lehiatu dadin:

-    Nafarroa kalea, N-634 errepidea, itxita egongo da Zumaia –> Zarautz norabidean, 14:00etatik 18:00era, eta AP-8a erabiliz egin beharko da ibilbide hori. Aldiz, Zarautz –> Zumaia norabidean, errepidea irekita egongo da lasterketa guztian zehar.

-    Meagako igoerari dagokionez, itxita egongo da, bi norabidetan, 14:00etatik 18:30era, bai Bizkaia kaleko igoeratik, bai eta parrokia paretik ere.

-    Gipuzkoa kalean, Kasino kaletik mendebaldera eta Nafarroa-Gipuzkoa biribilgunetik Kortazarrera, itxita egongo da trafikoari 16:30etik 21:00etara.

-    Salbide kalea itxi egingo da 15:30etik 17:00etara.

Garraio publikoari dagokionez, hainbat aldaketa izango dira Lurraldebusen lineetan. Aldaketa eta abisu denak euren webgunean aurki daitezke (http://lurraldebus.eus/news/details/2230). Nabarmentzekoa da, Zarautz –> Getaria norabidean, Lurraldebusen Nafarroa 1-3 geltokia ez dela erabilgarri egongo 12:00etatik 18:30era. Sanz Enean izango da geltokia. Aldiz, Zumaiatik datorren autobusa, 14:00etatik aurrera, AP-8tik etorriko da eta Nafarroa kalea-Don Leandro geltokian egingo du geldialdia.

Zarauzko Hiribusaren kasuan, 1 Lineak eta Linea Mistoak emango dute zerbitzua larunbat honetan. Triatloiaren ibilbidea eta trafiko mozketak direla eta, aldaketak izango dira ordutegi eta geltokietan. Oharrean atxikita aurki daitezke larunbatean bi linea hauek jarraituko dituzten ordutegi eta ibilbideak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010