Eduki publikatzailea

Atzealdea Triatloia 2026 trafikoa

Twitter

LARUNBAT HONETAN LEHIATUKO DEN ZARAUZKO TRIATLOIAK ERAGINA IZANGO DU TRAFIKOAN

2026/06/11

Larunbat honetan Zarauzko Triatloia lehiatuko da honek eragina izango du trafikoan. N-634 errepidea Zumaiatik Zarautzerako norabidean 14:00etatik itxita izango da. Aldiz, Zarauztik Zumaiarako noranzkoan, irekita izango da N-634 errepidea. Behin Zarautzera iritsita, Nafarroa kalea itxita izango da, Elizaurre kaletik San Frantzisko kaleraino 14:00etatik 18:30era.

Meagako igoera itxita egongo da bi norabideetan 14:00etatik 18:30era eta, ondorioz, Vista Alegre eta Hiruerreketa auzoetan trafikoa moztuta izango da tarte horretan.

San Frantzisko kalea itxita egongo da 14:00etatik 20:30era eta Salbide kalea eta Untzain bidea 15:30etik 17:00etara itxita izango dira trafikoari.

Azkenik, Bizkaia kalea, Salbideko biribilgunetik San Inaziora, 14:00etatik 18:30era itxita izango da eta Gipuzkoa kalea, Nafarroa kaleko biribilgunetik Kortazarrera, ere itxita izango da 16:30etik 20:30era. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010