Eduki publikatzailea
Atzealdea TREBA Gurasoak osasun mentala
NERABEEN OSASUN MENTALA ARDATZ, GURASOENTZAT HITZALDIA


2025/05/06
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eskaintzen du TREBA Gurasoak programaren bitartez. Honela, Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuaren eskutik, hainbat hitzaldi antolatu dira Zarautzen gurasoei haur eta nerabeen heziketa-prozesuan lagungarri izateko helburuarekin.
Joan den hileko hitzaldiaren ondoren, maiatzaren 13an saio berri bat izango da, kasu honetan nerabeen osasun mentalaren inguruan. Hitzaldi honetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da www.labur.eus/6p9j5oxs estekaren bitartez edota hitzaldiaren kartelean ageri den QR kodearen bitartez heldu daitekeen inprimakia osatuz.
• Gaia: Osasun mentala eta nerabeak.
• Hizlaria: Izaskun López de la Torre.
• Eguna: Maiatzak 13, asteartea, 18:00etan.
• Lekua: Etxezabala aretoa (Kale Nagusia, 29).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010