Eduki publikatzailea
Atzealdea

TREBA Gurasoak

Twitter

‘TREBA GURASOAK’ HITZALDI ETA TAILERRAK ZARAUZKO IKASTETXEETAN EGINGO DIRA

2021/11/19

Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza hori eskaintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu du. ‘TREBA Gurasoak’ programaren bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira Gipuzkoako udalerrietan.

Zarautzen kasuan, Udalak lanketa hori ikastetxeekin elkarlanean egitea erabaki du, eta hauek oso begi onez ikusi dute emandako aukera hau. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak herriko ikastetxeen jarrera eskertu du, “lehen momentutik gogotsu eta esker onez” agertu baitira ekimen honetan parte hartzeko. “Honelako ekimenekin Zarauzko ikastetxeek Udalaren gertutasuna eta laguntza sentitzea nahi dugu”.

Honela, Zarautzen egingo diren hiru hitzaldi eta tailerrak herriko ikastetxeetan gauzatuko dira, herriko guraso guztiei irekita egongo diren saioetan. Tailer edo hitzaldi bakoitza jasoko duen Ikastetxearen aukeraketa zozketa bidez egingo da eta lehenengoa Orokieta Herri Eskolan izango da azaroaren 30ean, 18:30etan.

HITZALDI ETA TAILERRAK:

1. Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak (hitzaldia) –> Orokieta Herri Eskola (azaroak 30, 18:30).

2. Komunikazio ez bortitza (hitzaldia) –> Lekua zehazteke (2022ko urtarrila).

3. Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu (2 saioko tailerra) –> Lekua zehazteke (2022ko martxoa).

 

Informazioa gehiago:


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010