trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga epeak
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO EPE MUGA BERRIAK


2020/05/20
Zarauzko Udalak, COVID-19 krisiaren ondorioz, hainbat zergen kobrantza atzeratu, zuen 2020 urteko Egutegi Fiskala aldatuz. Aldaketa honen ondorioz, etxeetara bidalitako helbideratuak ez dauden ordainagiriak zaharkituta geratu dira, epemuga atzeratu delako.
Zerga honen tramitazioa errazte aldera, Zarauzko Udalak zergadunei errezibo berria etxera helaraziko die, epe muga berriarekin.
Ordainagiri berriarekin, ohiko banketxeetan eta internet bidez (www.zarautz.eus/eu/tramiteak ), ordaindu dezakete. Hala ere, norbaitek aurrez Udalera etorri eta errezibo berria jaso ba du, etxean jasotzen duenean, errezibo bakarra ordaindu behar duela kontutan izatea eskatzen da.
Gogoratu, borondatezko ordainaldi berria 2020-03-02tik 2020-07-01ra dela, eta, domiziliatuta dutenei, Uztailaren 1an kobratuko zaiela zerga hau.
Deskargatzeko
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010