Eduki publikatzailea

Atzealdea Trafiko istripuak 2025

Twitter

JOAN DEN URTEAN ZARAUTZEN IZANDAKO ISTRIPUEN BERRI EMAN DU UDALTZAINGOAK

2026/03/05

Zarauzko Udaltzaingoak joan den urtean Zarautzen izandako istripuen berri eman du. 2025ean guztira 98 trafiko istripu izan ziren udalerrian, joan den urteko zifraren oso antzekoa izanik (97). Horietatik 35, ibilgailu batek aparkatutako beste ibilgailuen edo hiri-higiezinen aurka talka eginda izan ziren, eta 30 ibilgailuen arteko istripuak. Bestetik, ibilgailu eta bizikleta arteko edota ibilgailu eta oinezkoen arteko kasuak 23 izan ziren. Gainontzeko 10 kasuetan ez zen ibilgailurik izan kaltetuen artean. Azpimarratzekoa da, 2024ko datuekin alderatuz, ibilgailu eta aparkatutako beste ibilgailuen edo hiri-altzairuen aurka izandako istripuak nabarmen jaitsi zirela joan den urtean (-% 34).

Istripu hauek gertatu ziren guneei erreparatuz, gehien errepikatzen den gunea Nafarroa kalea da (11). Udalerri guztia zeharkatzen duen errepidea izan zen joan den urtean zehar istripu gehien jaso dituen gunea. Honekin batera, herriko arteria nagusiak diren Gipuzkoa kalean (9), Bizkaia kalean (8) eta Araba kalean (6) ere izan dira istripuak.

Istripu hauetan, tartean zeuden gidariei alkoholemia eta droga frogak egin zitzaizkien eta, joan den urtean, froga guztietatik 6tan positibo eman zuen gidariak alkoholean eta lau kasutan, ez zuen gidabaimenik gidariak.

Amaitzeko, Zarauzko Udaltzaingoak joan den urtean jarri ziren isunen berri ere eman du. Guztira 997 isun jarri ziren eta gehienak, zamalan guneetan (183) eta marra horia zegoen gunean edo espaloian (173) aparkatzeagatik jarritakoak izan ziren.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010