Eduki publikatzailea

Atzealdea Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21

Informazioa

Zer da Tokiko Agenda 21?

Agenda 21 kontzeptuak Nazio Batzuen Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Konferentzian edo “Lurraren Goi Bileran” du jatorria Rio de Janeiron egina, Brasilen, 1992. urtean. Agenda 21ek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen artean dagoen lotura aztertzen du, Garapen Iraunkorrerako ekintza plan globala da.

“Egungo belaunaldien beharrak etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe asetzeko garapena” da Garapen Iraunkorra. (Brundtland txostena, 1987).

Hainbat politika eta programa garatu dira akordio global horretatik abiatuta, eta mundu osoan milaka tokiko agintarik parte hartu behar izan dute Tokiko Agenda 21 prozesuetan, eta, horien artean, Zarauzko Udalekoak.

 

Tokiko Agenda 21 Ingurumen Ekintza Plan lokala da. Agintari lokalek bultzatzen eta garatzen dute beren komunitatearen garapen jasangarria sustatzeko. “Udalerriko ingurumenaren etengabeko hobekuntzaren alde jokatzeko konpromisoa” da.

Proiektu honek garapen jasangarria sustatzen du gure udalerrian, hau da, hurrengo belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe egungo gizartearen beharrak asetzen dituen garapena bultzatzen du.

Horrek herritarren bizi-kalitatea hobetuko du, honakoak kontuan hartuz:
- Ingurumenari begirunea
- Justizia soziala
- Oreka ekonomikoa

 

Tokiko Agenda 21 Zarautzen

Zarauzko Udalak askotan adierazi du konpromisoa hartua duela Udalerrian garapen iraunkorreko eredua lortzeko: Udalerri hori bere beharrei erantzuteko gai izan dadin, baina, arriskuan jarri gabe etorkizuneko belaunaldiek  bere beharrei erantzun ahal izateko aukera.

 

Bide horretan, Udalak 2001eko martxoaren 28an “Aalborg-eko gutuna“ sinatu zuen, eta, 2004ko abenduaren 30ean, gutun horren funtsa berretsi eta Aalborg + 10 konpromiso orokorrak bereak egin zituen. Gainera, 2005eko uztailaren 27an, sinatu zituen “Euskal Erkidegoko Jasangarritasunerako konpromisoak” ere bai.

Konpromisoak hartzeko prozesu horrekin batera, 2002ko urtarrilaren 31n, Udalak onartu zuen Zarautzen Jasangarritasuna lortzeko I. Ekintza Plana.

6 urteren buruan, 2008ko maiatzaren 28an, Udalbatzak erabaki zuen Zarautzen garapen iraunkorraren aldeko apustua egitea, eta, horretarako, Agenda 21 programarekin aurrera jarraitzea, ekimena indartuz eta bultzatuz. Halaber, onartu zuten programa hori IRAUNKORRA, ESTRATEGIKOA, ZEHARKAKOA, PARTE-HARTZE HANDIKOA ETA ERAGINKORRA izan behar zuela.

 

Testuinguru horretan, nahitaezkotzat jo zuten  Tokiko Ekintza Plana berrikustea aurrekari guzti hauetan oinarrituta:

  • Batetik, 2002 urtean onartutako I. Ekintza Plana agortua, eta, zenbait arlotan, zaharkitua gelditu zen.
  • Bestetik, Partaidetza eta Agenda 21eko Batzorde Informatiboa sortu zuten.
  • Aldaketa klimatikoari buruzko estrategiak lantzen hasteko aukerak sortzen ari ziren .
  • 2008ko otsailaren 27an Partaidetza eta Agenda 21eko Batzordean proiektu osoaren ebaluazioa mahai gainean jarri zuten.
  • Ondoren, 2008ko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, Udalbatzarrak Agenda 21 proiektuarekin aurrera jarraitzea, ekimena indartuz eta bultzatuz erabaki zuen.

Hori guztiagatik, Agenda 21eko Sailak aurreikusi zuen, 2008 urterako plangintzan, Tokiko Ekintza Planaren berrikusketa egiten hastea.

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak, IHOBE-ren bidez, abian jarri zuen udal desberdinetan ekintza Planen berrikusketak egin ahal izateko programa berezi bat, AUZOLAN izenekoa.

Horrela, IHOBEren programa berri horren barruan, erabaki zuten laguntza teknikoa kontratatzea Zarauzko Tokiko Ekintza Planaren berrikusketa egin ahal izateko.

Ondorioz, 2009an,  Zarauzko Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana eratzeko prozesua hasten da kontuan hartu beharreko erreferentziazko helburu hauekin:

      

  • Herriko errealitatearekin eta kudeaketarako beharrekin bat datorren Ekintza Plana definitzea.
  • Plana egokitu egingo da honakoak kontuan hartuta: udalerriko egoera soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa; iraunkortasuna kudeatzeko legediaren eta metodologiaren garapena; eta hasiera batean planean sartu gabe zeuden jarduketa eremu berriak (klima aldaketaren aurkako borroka, kontsumo jasangarria...)
  • Ekintza planak izango ditu bere gogoeta estrategikoak, helburuak eta mugarriak, eta horiek izango dira erreferente sendoak Udaleko kargu politikoentzat.
  • Plana, batez ere, Udalaz gaindiko bitarteko ekonomikoak lortzera begira egingo da, berreskuratzeko moduko inbertsio moduan, hain zuzen.
  • Aurreko plana baino epe luzeagoko plana egin, hobe 8 bat urtekoa, hain zuzen ere, garapeneko epe eta jarduketa garestiekin hobeto uztartzeko plangintza tresna izan dadin.
  • Aldaketa klimatikoa arintzeko eta aldaketa horretara egokitzeko tokiko estrategia diseinatu.

 

Ekintza Planaren berrikuspenaren barruan 2009an burutu ziren zereginak:

Oinarrizko informazioa jaso

  • Parte hartzeko mekanismoak analizatu.
  • Komunikazioko barne-mekanismoak analizatu.
  • Udalerri barruan indarrean dauden planen bilketa lana egin, bai eta oinarrizko informazio dokumentalarena ere.
  • Planaren burutzapena ebaluatu eta emaitzak aztertu (Tokiko Iraunkortasuneko Txostena eskura dago).
  • Tokiko iraunkortasuneko adierazleetan lortutako emaitzak analizatu (Tokiko Iraunkortasuneko Txostena eskura dago).
  • Datu osagarriak bildu.
  • Udal langileekin elkarrizketak egin.

 

Parte-hartzeko mekanismoen diseinu berria

  • Parte-hartzeko mekanismo berriak diseinatu. Herritarrek parte hartzeko mekanismoa egituratu, prozesua bera indartzeko eta planaren definizioan aktiboki parte hartzeko, eta gerora plana gauzatzeko ondoko fasean ere, iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatzeko.
  • Komunikazioko barne-mekanismo berriak diseinatzeko proposamenak egin. Udal barruan lan-talde bat egituratu, udal eragileen parte-hartzea bermatzeko eta gerora Ekintza Plana gauzatzean ere inplikatuko direla bermatzeko.

 

Sintesi-diagnostikoa

  • Diagnostikoaren dokumentua prestatu; bertan aurrez jasotako informazio kuantitatibo eta kualitatiboaren alderdirik nagusienak laburbilduko dira. Dokumentu horretan helburuak adierazi eta justifikatuko dira, eta alde batera utziko dira udalerriko egoeraren eta joeren deskribapen luzeak, bere garaian Udaltalde 21en baitan egin baitziren.

 

Ekintza plana egitea

  • Ekintza planaren eskema proposatu eta lortu beharreko mugarriak ezarri.
  • Klima Aldaketari aurre egiteko udal Programa definitu eta Ekintza Planaren barnean integratu.
  • Udal langileekin bilerak antolatu eta dinamizatu.
  • Ekintzak karakterizatu; udal teknikariek zereginetako batzuetan ekarpenak egin eta parte hartuko dute.
  • Ekintza Planaren aurkezpen dokumentua egin, bertan sartuko dira MUGI 21etik aurrera sortutako txostenak.

Bilakaera horren ondorioz, 2009ko abenduan, onartu ziren  Zarauzko Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana eta Klima aldaketarako plana (2009-2017).

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010