Zarauzko Udalak jakin du, azken egunetan zarauztar batzuk iruzur saiakera baten biktima izan direla. Iruzur saiakera honen baitan, herriko ostalaritza establezimendu batzuk deiak jaso dituzte udal teknikari gisa aurkeztuz bere burua.
Honen harira, Udalak gogorarazi nahi du edozein jakinarazpen ofizial elektronikoki edo idatziz egingo dela.