Eduki publikatzailea
Atzealdea Telefono bidezko arreta
TELEFONO BIDEZKO ARRETA-ZERBITZU BERRIA IZANGO DU ZARAUZKO UDALAK


2022/03/10
Zarauzko Udalak aste honetan martxan jarri du telefono bidezko arreta zerbitzu berria. Hemendik aurrera, Udalera eta honen departamentu eta zerbitzu desberdinetara iristen diren deiak GUREAK MARKETING SLU enpresak erantzun eta bideratuko ditu. Arreta-zerbitzuaren kontratu hau enplegu-zentro bereziei zuzendutako lehiaketa bidez esleitu da.
Zerbitzu berri honen bitartez, Udalak duen telefono bidezko arretak aurrerapauso bat emango du eta, aurrez, zerbitzu hau ematen zuen Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) arreta presentzialean zentratuko da Kale Nagusiko bulegoetan.
“Udalak daukan Herritarren Arreta Zerbitzutik ematen den arreta maila orokorra ona izanik, aurrerapausoak ematen jarraitu behar dugu herritarrei ematen diogun zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Zerbitzu honen kontratazioarekin, telefono bidezko zerbitzua nahiz presentziala, biak hobetzeko aukera izango dugu”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) HAZ-eko zinegotzi arduradunak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010