Eduki publikatzailea

Atzealdea Taxi Bus 2022

Twitter

BIHARTIK AURRERA ESKATU AHAL IZANGO DA TAXI BUS ZERBITZUA ERABILTZEKO TXARTELA

2022/07/14

Udalak, beste behin, martxan jarri du Taxi Bus zerbitzua, herrigunetik kanpo dauden auzoei garraio zerbitzua eman eta bertako bizilagunei mugikortasuna errazteko helburuarekin. Aurtengoan, zerbitzu honen funtzionamendua aldatuko da, erabiltzaileentzat errazagoa izan dadin.

NORK ESKA DEZAKE?

-    Zarauzko udalerriko lurzoru ez urbanizagarrietan eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko ondorengo eremuetan erroldaturik daudenak: 19 (Talaimendi), 24 (Errotaberri), 25 (Astierreka), 26 (Astazubi) eta 27 (Errotazar).
-    Herriko autobusak egiten duen ibilbidearen barruan garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasuna duten pertsonak.

ESKAERA

Zerbitzuaren erabiltzaile izateko eskaera aurkeztu beharko da Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia 29) edo telematikoki. Bertan honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

-    Eskaera-orria
-    Interesdunaren NANaren fotokopia.
-    Desgaituen kasuan, mugitzeko desgaitasun maila frogatzeko dokumentazioa, edo, bestela, zerbitzuaren erabiltzaile izateko beharra adierazten duen agiria, Udaleko Gizarte Zerbitzuek emana.
-    Argazki bat.

Txartela eskatzeko epea datorren abuztuaren 5ean amaituko da.

ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA

Zerbitzuaren erabiltzaileek txartel bat jasoko dute eta txartel hori erakutsiko dio taxiaren gidariari. Onuradunak zerbitzua ordainduko du eta gidariak faktura bat emango dio.

Faktura horiek baliatuz, erabiltzaileak dirulaguntza eskatu beharko du eta Udalak zerbitzuaren erabiltzaileari dagokion zenbatekoa ordainduko dio. Amaieran erabiltzaileak ordaintzen duena autobusaren tarifa arruntaren balioa izango da.

Argibide gehiago Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29):
Ordutegia -> astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
943005100 (010 Zarauztik)

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010