Eduki publikatzailea
Atzealdea

TAO zerbitzua

Twitter

ETENDA ZARAUZKO TAO ZERBITZUA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/15

Koronabirusari (COVID-19) pixkanaka eta modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien artean, Zarauzko Udalak TAO zerbitzua etetea erabaki du, oraingoz eta berriro abisatu arte. Neurri horren bidez, edozein infekzio foku saihestu nahi da, dekretu bidez arautu eta ezinbestekoak diren joan-etorriak egin behar direla gogoraraziz.

Era berean, garajeen jabeei hauek erabiltzea eskatzen zaie eta aparkalekurik ez daukaten pertsonei kaleko aparkalekuak uzteko.


Neurri horrekin zerbitzuko langileak eta herritarrak arriskuan jartzea saihestu nahi da, parkimetroak, txanponak eta abar birusa transmititzeko elementuak baitira. Beti bezala, pandemiari aurre egiteko lankidetza eta erantzukizuna eskatzen zaie herritarrei. Azkenik, bineta eskatu duten bizilagunak lasai egotea eskatzen da, normaltasunera itzuli bezain laster beraienak banatuko baitira.


Derrigorrezkoa da gainerako trafiko-seinaleak betetzea zamalanetarako erreserbatutako eremuak errespetatzea, hornidurarako beharrezkoak direnak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010