Eduki publikatzailea
Atzealdea Tao udako denboraldia 2024
BIHAR HASIKO DA TAOREN UDAKO DENBORALDIA


2024/05/31
Bihar emango zaio hasiera Zarauzko TAO zerbitzuaren udako denboraldiari. Denboraldiaren baitan, arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharko da, gune urdinetan zein denboraldiko aparkalekuetan (gune berdea).
Duela hilabete batzuk jarri zen martxan Zarauzko bizilagunek TAO txartela berritzeko kanpainari. Oraindik tramitea gauzatu gabe badago edo zalantzarik izan ezkero, jarri kontaktuan Zarauzko TAO bulegoarekin (Urdaneta kalea, 5 – 943 83 22 63).
Aurtengo berritasunetako bat da datozen egunetan funtzionamenduan jarriko den Hegoaldeko aparkalekua, non 400 ibilgailu ingururentzako tokia izango duen.
Era berean, Udalak, joan den urteko experientzia ezinhobea ikusita, Astiko gunean disuasioko aparkalekua ezartzeko erabakia errepikatuko du. Aparkaleku honek lanzadera zerbitzua izango du, bertan aparkatzen duten pertsonak erdigunera gerturatzeko zerbitzua izan dezaten. Ekimen hau datozen asteetan zehar jarriko da martxan eta Udaletik jakinaraziko dira data zehatzat eta informazio gehigarria.
"Disuasio-aparkalekuak, Hegoaldeko aparkaleku berriarekin batera, udalerriko trafikoa arintzea ahalbidetuko du neurri handi batean, aparkaleku bila doazen pertsonak euren helmugara bideratuz, erdigunean ibili beharrean", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, TAOren udal ordenantza eta herriko aparkaleku arautuen mapa kontsulta daitezke udal webgunean (www.zarautz-eus/eu/-/tao).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010