TAO mapa aldaketa proposamena
TAO MAPAREN ALDAKETA PUNTUALA SALBERDIN GEHITZEKO


2023/03/10
Salberdineko urbanizazio lanak aurrera doazen heinean, hau osatzen duten errepide eta aparkalekuak gehitu behar dira herriko TAO mapan. Gauzak honela, Mugikortasun departamentuak ordenantza osatzen duen maparen aldaketa proposamen bat egin du udalbatzak onespena eman diezaion.
Proposamen honen baitan, Bizkaia kaleko, Justo kaleko eta Aitze kaleko hainbat zati Zarauzko TAO mapan gehituko dira. Bestalde, hemendik aurrera erabilgarri izango ez diren Messileko eta Eguzki Izarrako guneak ezabatzeko ere baliatuko da aldaketa hau.
Udal web orriko ‘parte hartu’ atalean aldaketaren inguruko informazio gehigarria eta TAO mapak aurki daitezke.
Aldaketa hauen inguruan ekarpenak egiteko epea irekita egongo da datorren martxoaren 25a bitartean eta, hauek, mugikortasuna@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira.
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010