Eduki publikatzailea
Atzealdea

TAO gestioa

Twitter

TAO BEREIZGARRIA TRAMITATZEKO ORDUTEGIA ZABALDU DA

2021/06/04

TAO bulegoan azken egunetan ematen ari diren jende ilarak ahal den neurrian arintzeko helburuarekin, bezeroen arreta ordutegia zabalduko da, bihar bertan, jende kopurua jaisten hasi bitartean.

Hala, arreta ordutegi berria 9:00etatik hasi eta 20:30eak bitartean luzatuko da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera. Era berean, larunbatetan ere zabalik egongo da bulegoa, 9:00etatik 15:00etara. TAO bereizgarriaren kudeaketarako bi ilara jarriko dira: bata, izapideak egiteko eta, bestea, ordainketak egiteko eta bereizgarria jasotzeko.

Zentzu honetan, erabiltzaile guztiei gogorarazten zaie COVID19 egoeran jarraitzen dugula eta, iaz bezala, ahalden neurrian, TAO bereizgarriaren kudeaketa modu ez presentzialean egitea gomendatzen dela (posta elektroniko bidez, Whatsapp-ez edo Telegram bidez).

Azkenik, erabiltzaileak lasaitzeko helburuarekin, gogorarazi iazko binetak ekainaren 25a bitartean egongo direla indarrean.

Urtero ilara handiak sortzen dira bereizgarria eskuratzeko momentua iristen denean. Aurten, nahiz eta COVID19 dela eta tramitazioa beste bide batzuetatik egitea gomendatu dugun, egia da jende asko gerturatzen ari dela bulegora, ordainketa zuzenean egitea nahiago duelako”, argitu du Iker Basurkok (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Aurten, Ordenantza berriaren tramitazioa medio, edozein administrazio prozesutan ezarritako epeak bete behar izan ditugu eta, ondorioz, bereizgarrien banaketa atzeratu egin da. Positiboan pentsatu behar dugu, izan ere, datorren urtean egoera normala izatea espero dugu, COVDI19ari dagokionez, eta tramitazio guztia urtearen hasieran egin ahal izango dugu. Gainera, herritar askok bankuak helbideratua izango du ordainketa eta, honek, kudeaketa askoz eroso eta arinagoa izatea ekarriko du”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010