Eduki publikatzailea

Atzealdea TAO denboraldia 2026

Twitter

UDAKO TAO DENBORALDIA MARTXAN ASTELEHENETIK AURRERA

2026/05/29

Astelehenean hasiko da udako TAO denboraldia eta, honekin batera, arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharko da, gune urdinetan zein denboraldiko aparkalekuetan (gune berdea).

Aurten ere Hegoaldeko aparkalekua izango da herriko aparkalekurako erreferentzia-guneetako bat, eta Astikoarekin batera, erdigunean sartu beharrik gabe aparkalekua bilatzeko bi gune nagusiak izango dira.

TAO txartela

Duela hilabete batzuk jarri zen martxan Zarauzko bizilagunek TAO txartela berritzeko kanpaina. Oraindik tramitea gauzatu gabe badago, edo zalantzarik izan ezkero, jarri kontaktuan Zarauzko TAO bulegoarekin (Urdaneta kalea, 5 – 943 83 22 63).

Informazio gehiago nahi izanez gero, TAOren udal ordenantza eta herriko aparkaleku arautuen mapa kontsulta daitezke udal webgunean (www.zarautz-eus/eu/-/tao). 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010