Eduki publikatzailea
Atzealdea TAO denboraldia 2025
IGANDE HONETAN HASIKO DA UDAKO TAO DENBORALDIA


2025/05/30
Igande honetan hasiko da udako TAO denboraldia eta, honekin batera, arauturiko aparkaleku gune guztietan ordaindu beharko da, gune urdinetan zein denboraldiko aparkalekuetan (gune berdea).
Denboraldi honetako berritasunen artean aparkaleku mistoak indarrean jarri dira, non 1. eta 2. eremuetako egoiliarrak aparkatu ahal izango duten. Eremu mistoen zerrenda osatzen duten guneak honako hauek dira: Lapurdi kalea, Herrikosoro kalea, Aitza kalea eta Hegoaldeko aparkalekua.
Gogorarazten da Zarautzen erroldatuta dauden ibilgailuek (zerga Zarautzen ordaintzen dutenak) lehen ordu-erdiko tartea doan aparkatzeko aukeraz baliatu ahal izateko ticketa eskuratu beharko dutela (parkimetroan aterata edo APP bidez). Ticket hori ez da fisikoki lortu behar ezta ibilgailuan bistan jarri behar, baina bai parkimetroan edo APPean “tickatu” behar da; hau da erregistratu egin behar da doako tarte hori.
Iazko udan egokitu ondoren, aurten ere Hegoaldeko aparkalekua izango da herriko aparkalekurako erreferentzia-guneetako bat, eta Astikoarekin batera, erdigunean sartu beharrik gabe aparkalekua bilatzeko bi gune nagusiak izango dira.
TAO txartela
Duela hilabete batzuk jarri zen martxan Zarauzko bizilagunek TAO txartela berritzeko kanpaina. Oraindik tramitea gauzatu gabe badago, edo zalantzarik izan ezkero, jarri kontaktuan Zarauzko TAO bulegoarekin (Urdaneta kalea, 5 – 943 83 22 63).
Informazio gehiago nahi izanez gero, TAOren udal ordenantza eta herriko aparkaleku arautuen mapa kontsulta daitezke udal webgunean (www.zarautz-eus/eu/-/tao).
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010