Eduki publikatzailea

Atzealdea TAO bereizgarria 2020

Twitter

DATOZEN EGUNETAN KOBRATUKO DA 2020 URTEKO TAO EGOILIAR BEREIZGARRIA

2020/08/27

Zarauzko Udalak jakinarazi du TAOko egoiliarraren bereizgarriaren ordainketa helbideratuta duten pertsonei datozen egunetan kobratuko zaiela. Izan ere, COVID19 egoera dela eta, Udalak aldi baterako eten zuen zerbitzua, eta, ondorioz, bereizgarriaren ordainketa atzeratzea eta iazko (2019) eta aurtengo (2020) bereizgarrien arteko bizikidetza aldi baterako ahalbidetzea erabaki zuen. Hala, abuztutik aurrera, 2019ko bereizgarriak balio izateari utzi dio, eta 2020koa ez duten ibilgailuak zigortzen ari dira.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak gogorarazi duenez, "Udalak aurtengo egoiliar bereizgarria duten pertsonei TAO etenda egon den denborari dagokion zatia datorren urtean kenduko die”.

Bestalde, Basurkok aurreratu du Zarautzen TAO sistema eguneratzeko aukera aztertzen ari direla Mugikortasun arloan. "Laster aztertu ahal izango ditugu eskatu dugun mugikortasun azterlanaren datuak, eta, ziur asko, informazio interesgarria emango digu egungo TAO sistemaren aldaketa sakona aztertu ahal izateko. Datuak aztertu ondoren, proposamena gainerako udal ordezkariekin partekatuko da eta herritarren parte-hartzera eramango da. Ziur nago denon artean hobetu ahal izango dugula  TAO sistema eta, datorren urteari begira, errazagoa eta zarauztarren beharretara egokitutakoa izango dela", burutu du Basurkok.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010