Eduki publikatzailea
Atzealdea TAO aldaketak galdera-erantzunak
“TAO ALDATZEA MESEDEGARRIA IZANGO DA ZARAUZTARREN GEHIENGOARENTZAT”


2021/03/06
- 400 aparkaleku inguru sortuko dira, horietatik 300 egoiliarrentzat. Herrikosoro kalean beste 103 aparkaleku gaitzea aztertzen ari da Udala, baita 82 aparkaleku berri ere, libreak, Aiziazpi kalean.
- Urrats garrantzitsuak ematen ari dira gure herriko aparkalekuaren arazoa konpontzeko.
Urtarrileko osoko bilkuran TAO zerbitzuaren ordenantzaren aldaketa partziala aurkeztu zen. Iker Basurkok (EAJ-PNV), Mugikortasun zinegotziak, erantzun batzuk eman ditu gai horri eta Zarauzko mugikortasunarekin lotutako beste batzuei buruz.
Zein dira proposatutako aldaketa nagusiak?
Alde batetik, egungo eremu kopurua murriztu nahi da. Izan ere, gure ustez, horrek errazagoa egingo du sistema ulertzea, eta, gainera, etxetik gertu aparkatzea erraztuko die auzotarrei. Era berean, Talaimendiko gune berria gehitu da, 52 aparkalekurekin, auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez. Asti kirol-guneko eremua ere sasoiko aparkaleku gisa erabiltzeko aukera sartuko litzateke.
Bestalde, Mendilauta eta Zumalakarregi auzoak egoiliarrentzat bakarrik izango lirateke, 100 plazarekin, auzotarren eskaera aztertu eta joan den udan aukera hori arrakastaz probatu ondoren. Horrez gain, 1. zonako egoiliarren beste 50 aparkaleku gehituko lirateke, eta beste 60 aparkaleku Azken Portun, non egoiliarren erabilerarako beste 100 aparkaleku sortzea aztertzen ari garen. Guztira, 400 aparkaleku inguru sortuko dira, horietatik 300 egoiliarrentzat, eta Herrikosoro kalean beste 103 aparkaleku gaitzea aztertzen ari dira, baita 82 aparkaleku berri ere, libreak, Aiziazpi kalean.
Hobekuntza guztiak azken urteotako esperientziaren arabera egiten ditugu.
Nola doa herritarren parte-hartze prozesua jendaurreko erakustaldi honetan?
Orain arte, hainbat iradokizun eta alegazio formal jaso ditugu, eta hori eskertzekoa da, ordenantza hau guztion artean hobetzea baita helburua. Oraindik ere iradokizunak eta ekarpenak erregistratu daitezke hilaren amaierara arte, eta herritar guztiak animatu nahi ditut prozesu honetan parte hartzera, proposamena irakurtzera eta zalantzak edo ekarpenak helaraztera. Jendaurreko erakustaldian dago ordenantza eta horretarako unerik egokiena da.
Mugikortasuna bezalako gai batean, zaila izango da akordio batera iristea.
Aparkalekuaren eta, oro har, mugikortasunaren gaia sentikorra da, eta asko begiratzen diogu, oker, norbanakoaren ikuspegitik. Guztioi eragiten digu, zuzenean edo zeharka. Udal arduradun garen aldetik, entzutea dagokigu, gero udalerriaren interes orokorraren ikuspegitik erabakitzeko. Zorionez, Udaltzaingoko mugikortasun-taldea dut lankide eta haien esperientzia eta ezagutzak lana asko errazten dute.
Batzuek diote autoa gehiegi erabiliko dela aldaketa honekin.
Ez dago teoria hori babesten duen oinarririk. Ibilgailua ondo erabiltzen jarraituko dugunaren zalantzarik ez dut. Ahal dugunean, bizikleta eta hiribusa erabiliko ditugu, edo oinez ibiliko gara. Gure proposamena informazioa biltzetik, datuak aztertzetik, Zarauzko bizilagunei entzutetik eta gure herrian urteetako esperientzia eskaintzen duten eragileei entzutetik sortu da. Proposamen serioa da, eta oinarri sendoa du. Hobera egingo dugu, zalantzarik gabe.
Adibidez, Azken Porturen kasuan (dirudienez bertan sortu da kezka gehien), hobera egingo duen beste eremu bat dela uste dugu. Gutxienez, egoiliarren 60 aparkaleku inguru sortuko dira, eta Altzola kalean edo Gurmendi kalean beste batzuek jartzeko aztertzen ari gara. Gainera, egungo Salberdingo (Mesill) aparkalekua osorik udarako erabiltzeko konpromisoa dugu, gutxi gorabehera 75 aparkaleku lortuz.
Zer sentsazio jaso dituzu herritarrengandik mugikortasunaren arloan duzun erantzukizun politikotik?
Jende askok eskerrak eman dizkigu egiten ari garen lanagatik, ez bakarrik TAO partzialki aldatzeko proposamenagatik, baita martxan jartzen ari garen guztiagatik eta Zarauzko mugikortasunak dakarren erronka konpontzen saiatzeko dugun asmoagatik ere.
Badira egiteko batzuk, hala nola, bisitariei goi-denboraldian arreta eman ahal izatea; hori lantzen ari gara jada, eta datozen urteetan konponduko dugu. Halaber, gure hirigunean behar ez bezala aparkatzen duten ibilgailuen kontrola egiten jarraitu behar dugu.
Zarautzek mugikortasun iraunkorraren alde egiten du, zerbait aurreratu dezakezu?
Aspaldidanik, Udaltzaingoaren mugikortasun-taldea bide-heziketa lantzen ari da Zarauzko ikastetxe guztietan, eta hori funtsezkoa da. Era berean, hirigunea 30 km/h-ra murriztea errealitate bihurtzeko lanean ari gara, ordenantzan horrela jasota baitago. Oinezkoari eta txirrindulariari gero eta ingurune seguruagoa eman nahi diogu mugikortasunari dagokionez.
Bestalde, hiriguneko eremuak berreskuratzen joan behar dugu, oinezkoen gozamenerako, espazio libre gehiago, eta trafiko gutxiagorekin. Mahai gainean dugu, halaber, mugikortasun elektrikoarekin eta beste aldaera batzuekin lan egitea, herritarren arteko aldaketa bultzatzeko eta kutsadurari dagokionez karbono-aztarna murrizteko.
Beste puntu garrantzitsu bat herrigunean ibilgailu astunak murriztea da. Zaila da N-634 errepideak udalerria zeharkatzen duenean, baina oraingoz urrats garrantzitsua eman dugu Frantseskua eta Aiziazpi kaleen arteko bidea eraikita. Laster irekiko dugu.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010