Eduki publikatzailea
Atzealdea Tabakorik gabeko eguna
MAIATZAREN 31, TABAKORIK GABEKO MUNDU EGUNA


2026/05/20
Maiatzaren 31n Tabakorik Gabeko Mundu Eguna ospatzen da eta Zarauzko Udalak, osasun zentroarekin eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin elkarlanean, sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak antolatu ditu herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta tabakoaren kontsumoak osasunean dituen ondorioez ohartarazteko.
Egitarauaren barruan, maiatzaren 25etik 29ra informazio mahaia jarriko da Zarauzko osasun zentroan, herritarrei tabakoaren inguruko informazioa, aholkuak eta erretzeari uzteko baliabideak eskaintzeko.
Halaber, maiatzaren 27an, 18:00etan, hitzaldi berezia izango da Antoniano aretoan. ‘Baperraren aurpegi ezkutua’ izenburupean, zigarro elektronikoen erabileraren arriskuei buruz ariko dira hizlariak. Saioa elebitan eskainiko da.
Bestalde, maiatzaren azken astean Gaztelekuan sentsibilizazio txokoak antolatuko dira gazteen artean kontzientziazioa sustatzeko eta ohitura osasungarrien garrantzia lantzeko.
Antolatzaileek gogorarazi nahi dute erretzeari uztea dela osasunaren alde egin daitekeen erabakirik garrantzitsuenetako bat, eta prozesu horretan laguntza eta aholkularitza profesionala eskuragarri daudela Osakidetzaren bidez.
“Erretzeari utzi nahi badiozu, lagunduko dizugu. Eman pausoa gaur”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago nahi duten herritarrek euren osasun zentrora jo dezakete eta erizainarekin edo medikuarekin hitzordua eskatu.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
