Eduki publikatzailea
Atzealdea

SMH Udala

Twitter

UDALAK ETA SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIOK EUREN ARTEKO ELKARLANA BERRETSI DUTE

2022/11/21

Zarauzko Udalak eta Salvamento Marítimo Humanitario GKEak elkarlanean dauzkaten proiektuen berri eman dute. Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundea eta Udala denbora luzez daramate elkarlanean, Salvamento Marítimo Humanitario 2015ean sortu zenetik.

“Aitortu behar dut harro gaudela elkarte honetaz, alde batetik herrikoak direlako, eta bestetik, eta batez ere, egiten duten lanarengatik”, adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziak. “SMH ezaguna da bere Aita Mari untziak egiten duen erreskate lanarengatik. Halere,  beraien jardun humanitarioa ez da horretara mugatzen; Chios Greziako uhartean, itsasotik iristen diren errefuxiatuak artatzeko laguntza proiektu bat dute martxan eta, horrez gain, hemen bertan Zarautzen sentsibilizazioa ere lantzen dute nerabeekin”.

Lan hori egiten jarraitzea ahalbidetzeko, Zarauzko Udalak 21.300 euroko dirulaguntza emango dio Salvamento Marítimo Humanitariori. Kasu honetan, dirulaguntzak honek Aita Mari itsasontziaren hurrengo irteeraren erregaia finantzatzeko balio izango du.

Bestalde, bi erakunde hauek hezkuntza proiektu batean ere elkarlanean dabiltza azken asteetan. SMH GKEak sentsibilizazio tailerrak antolatu ditu herriko ikastetxeetan, immigrazioaren kausak eta ondorioak lantzeko ikasle zarauztarrekin.

Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak azaldu duen moduan, “migratzaile hauek, gehienetan, xenofobia eta arrazakeria pairatzen dute euren bidaietan. Horri aurre egiteko, Salvamento Marítimo Humanitariorekin elkarlanean ‘Kontzientzia sortzen duten irudiak’ programa martxan dugu Zarauzko ikastetxeetan, migratzaileek sufritzen dituzten egoeren inguruko egiazko informazio jasotzeko aukera izan dezaten gure ikasleek”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010